Irratiaren Tailerra
Azkenean beste jarduera bat egitea bururatu zitzaigun. Konturatu ginen gure eskoletan irratsaioa saioak egiten zituztela eta beste eskola batzuetan teknologia hau erabiltzen ez zela. Orduan, interesgarria izango zela beraiekin irratsaio bat egitea eta bukaeran planteatzea beraiei zergatik uste zuten irratia landu behar zutela beste eskoletan ( denon artean iritziak emanez). Aurrera eraman ditugun pausuak eta lortu ditugun argazkiak etab, pausoz pauso irakutsiko dizkizuegu.
1.pausoa: Ikasleek egingo duten papera erabaki ( Aurkezleak, zer jarduera mota egin nahi duten, dena beraiekin adostuta).
2.pausoa: Beraiekin ikasgela txiki batera joaten nintzen eta beraikin saioa prestatzen nuen.
3.pausoa: Egindako lanak ordenagailuz pasa. Hona hemen nire ikasleen argazki bat
4.pausoa: talaian 4.mailan bertsolaritza lantzen dutenez, Ander bertsolariari elkarrizketa grabaketa bat egin genion irratsaio gelan:
5.pausoa: Lehengo tailerra pentsatu genuen modura eta gure komunitateari zuzenduta dagoenez, Agenda 21-en inguruan aurkezleak hitz egin zuten.
Honekin gure entzuleei jakinarazi nahi genien tapoiak gordetzea eta agenda 21 proiektuarekin landuko dutena modu labur batean. Informazio gehiago Agenda 21en inguruan :
http://talaiaa21.blogspot.com.es/
Gure irratsaioa aurrera eraman genuen Urriaren 27an 107.7 sintonian. Hondarribiko entzule guztiok entzun dezakete eta baita seme-alaben gurasoak ere. Goizeko 9tan hasi ginen eta LH-ko 4.maila osoak entzule moduan egon ziren. Egindako irratsaioaren grabaketa egiten dute:
eta talaiako blog-orrira igotzen dute nahi duten momentuan entzuteko.
http://talaiairratsaioak.blogspot.com.es/

No hay comentarios:
Publicar un comentario