martes, 10 de noviembre de 2015



GURE PRAKTIKETAKO IKT -REN INGURUKO TAILERRA

     Gure lehenengo proposamena IKT tailerraren ingurukoa honako hau izan zen:
      
       Birziklapenaren inguruko hainbat jarduera planteatu genuen teknologiak  barne:
  
    1.   Jarduera: Guk hainbat galdera planteatuko genizkien gure ikasleei. Alde batetik, ea etxean birziklatzen zuten eta zer-nolako zaborrontzi zeukaten. Bestetik, etxeko eta auzoko zaborrontzien argazkiak ekartzea ikasgelara. Ondoren, proiektorearen bitartez denon artean argazkiak ikusi eta iradokizunak egin horren inguruan.
    2.  Jarduera: ondorengo bidea klasean jarri. Amaitzerakoan 4/5 pertsonen taldeak sortu.  Talde bakoitzak bideoa ikusi eta gero sentitu dutena marraztea folio edo kartulina batean ( margoekin, errotulagailuekin ...)

     
      3.  Egindako marrazkiei argazkiak atera eta talde bakoitzak guk sortuta blogea igotzea eta deskribapen txiki bat egitea marrazkiekin adierazi nahi dutena.

     

lunes, 9 de noviembre de 2015


Praktikako Garaian...

    Gure tutoreei gure IKT jarduera nolakoa zen aipatu genionean, beraien erantzuna honako 
    honelako izan zen:
    
  Beraien eskoletan birziklapenaren inguruan asko lantzen zutela eta oso errepikakorra  irudituko zitzaiela jarduera hau burutzea.

    Beraz, beste jarduera bat burutzea erabaki genuen.

domingo, 8 de noviembre de 2015

Irratiaren Tailerra

Azkenean beste jarduera bat egitea bururatu zitzaigun. Konturatu ginen gure eskoletan irratsaioa saioak egiten zituztela eta beste eskola batzuetan teknologia hau erabiltzen ez zela. Orduan, interesgarria izango zela beraiekin irratsaio bat egitea eta bukaeran planteatzea beraiei zergatik uste zuten irratia landu behar zutela beste eskoletan ( denon artean iritziak emanez). Aurrera eraman ditugun pausuak eta lortu ditugun argazkiak etab, pausoz pauso irakutsiko dizkizuegu.


Talaia eskolan egindako irratsaioaren pauta: 



1.pausoa: Ikasleek egingo duten papera erabaki ( Aurkezleak, zer jarduera mota egin nahi duten, dena beraiekin adostuta).


2.pausoa: Beraiekin ikasgela txiki batera joaten nintzen eta beraikin saioa prestatzen nuen. 



3.pausoa: Egindako lanak ordenagailuz pasa. Hona hemen nire ikasleen argazki bat


4.pausoa: talaian 4.mailan bertsolaritza lantzen dutenez, Ander bertsolariari elkarrizketa grabaketa bat egin genion irratsaio gelan: 












5.pausoa: Lehengo tailerra pentsatu genuen modura eta gure komunitateari zuzenduta dagoenez, Agenda 21-en inguruan aurkezleak hitz egin zuten. 






Honekin gure entzuleei jakinarazi nahi genien tapoiak gordetzea eta agenda 21 proiektuarekin landuko dutena modu labur batean. Informazio gehiago Agenda 21en inguruan :

http://talaiaa21.blogspot.com.es/ 

Gure irratsaioa aurrera eraman genuen Urriaren 27an 107.7 sintonian. Hondarribiko entzule guztiok  entzun dezakete eta baita seme-alaben gurasoak ere. Goizeko 9tan hasi ginen eta LH-ko 4.maila osoak entzule moduan egon ziren. Egindako irratsaioaren grabaketa egiten dute:


                              



 eta talaiako blog-orrira igotzen dute nahi duten momentuan entzuteko.



 http://talaiairratsaioak.blogspot.com.es/ 





jueves, 5 de noviembre de 2015



EZTABAIDA

Nik Larraitz Aristeguieta naiz eta San Ignacio ikastetxean egon naiz praktikak egiten, 2.zikloko 3.mailan hain zuzen. Ikastetxe honetan ez dute irratia lantzen eta hori dela eta, ideia ona iruditu zitzaigun egokitu zitzaidan gelari beste eskola batzuetan irratia lantzen zutela azaltzea. Horretarako, beste eskoletan egindako irratsaio batzuk erakutsi nizkien eta harrituta gelditu ziren, haien eskolan inoiz ez dutelako horrelakorik landu. Ondoren, taldeka jarri ziren eta irratia eskolan lantzearen garrantziaz eztabaidatu zuten. Orri batean iritziak jaso zituzten eta ondoren, klasearekin elkarbanatu zituzten.

Honako galdera proposatu nien: Zergatik da garrantzitsua irratia eskolan lantzea?. Hauek izan ziren eman zituzten erantzunak:
  • Irratia lantzea oso garrantzitsua da, teknologia desberdinak ezagutu behar direlako.
  • Irratia landu behar da, gure gurasoek hitz egiten entzungo digutelako .
  • Dibertigarria delako.
  • Gauza desberdina delako.
  • Lan egiteko modu desberdinak ikasiko ditugulako.
  • Liburuak baino entretenigarria delako.
  • Interesgarria delako.
  • Euskaraz hobeto hitz egiten ikasteko.
Hauek izan ziren orokorrean atera ziren gauzak. Haiek, liburuekin lan egitera ohituta daude eta gauza desberdina eta interesgarria iruditu zitzaien irratia lantzea. Irratsaio bat egitea dibertigarriagoa iruditu zitzaien liburuetatik gauzak ikastea baino.

Bestetik, beste bi taldekideok praktikaldiak jardun ditugun eskolan, irratsaioa ondoren, eztabaida txiki bat egin genuen. Bertan, azaldu genien ikasleei eskola batzuetan ez dela ekintza hau egiten eta  galdetu genien ea zergatik irratia den garrantzitsua lantzea.Galdera honi erantzuteko, taldeka ipini genituen ikasleek era kooperatiboan lan egin zezaten eta lehendabizi, eztabadaitu behar zuten eta ateratako etekinak orri batean idatzi.  Azaldu genien ere, emandako erantzunek guk sortutako bloggean zintzilikatuko genituela beste eskolak irakur zezaten; beraz, ekintza honek helburu berritzaile bat zuen.

Hauek dira ikasleengandik jaso ditugun erantzunak:
  • Euskera lantzeko. 
  • Irratiaren mundua ezagutzeko. 
  • Ondo pasatzen duzulako. 
  • Gurasoek entzuteko (Talaia kasuan, zuzenean entzuteko sintonia bat dute Hondarribian entzun daitekeena, 107.7). 
  • Deskonektatzeko. 

miércoles, 4 de noviembre de 2015


   TAILERRA EGITEKO DEKALOGOA
   
      Tailer hau aurrera eramaterako hainbat puntu kontuan izan behar genituen. Gure esperientziaren disenuak honako helburuak izan behar zituen:

❏ UMEA PROTAGONISTA ETA EGILE SENTITU BEHAR

❏ UMEEKIN BATERA TAILERREN GAIAK ADOSTEA

❏ UMEEK TEKNOLOGIA ERABILTZEA

❏ ESPERIENTZIA EZ LABURBILTZEA “PANTAILA-UME INTERAKZIORA”

❏ LANKIDETZA, SORMENA, KRITIKOTASUNA ETA EZ ERREPIKAKORRAK
DIREN JARDUERAK AHALBIDETZEA

❏ TEKNOLOGIAK GIZARTEAN EMATEN DIREN GERTAKISUNEKIN
    DIALOGATZEKO, POSIZIONATZEKO EDO TRANSFORMATZEKO AUKERA
    EMANGO DU

❏ KOMUNITATERA ORIENTATZEA

❏ KULTURARTEKOTASUNERAKO ELEMENTUAK TXERTATZEKO AUKERA

❏ ALDARRIKAPENERAKO ETA ERRESISTENTZARAKO ARIKETAK SUSTATZEA

❏ LENGOAI EDO GENEROAREN ARABERAKO BAZTERKETARIK EZ EMATEA

       
       
Hasteko, esan behar dugu hasi ziren momentutik umeak beti protagonistak izan zirela. Gainera, beraiek izan ziren irratsaioaren gaiak aukeratu zituztenak. Gaiak denon artean adostu zituzten. Normalean, gaia bakoitzeko bi edo hiru ikasle lan egiten zuten. Honako hauek izan ziren beraiek adostutako gaiak:

  • Bi aurkezle egon ziren: irratsaioan egun horretako eguraldia aipatu zuten eta beste kideei harrera egiten aritu ziren.
  • Txisteak: Liburutegitik  haien gustuko  bi txiste aukeratu zituzten.
  • Adituak: Bi pertsona aurkezle moduan hainbat galdera planteatzen zizkien eta "adituak" bururatzen zitzaien erantzunak esaten zituzten entzuleei modu dibertigarri batean.
  • Ingeleseko jolasa: Bi ikasle ingelesez hitz egiten aritu ziren  beraien mailakoei jolasa azaltzeko. Beraiek koloreak esaten joaten ziren eta besteak bitartean kalabaza bat margotu behar zuten. Azkenik, 4.mailako gela bakoitzeko ikasle batek irratsaio gelara joan behar zuten eta galdera bati erantzun.
  • Urtebetetzeak: Bi ikasle gelaz gela joan ziren ea aste horretan nork  betetzen zituen  urteak galdetuz.
  • Matematikako jolasa: entzuleek orri batean labirinto bat zuten. Bertan sagu bat zegoen bere gaztaren bila zebilena. Irratia egiten ari zirenak eragiketak (8x3, 37-5, ...)  esan eta besteak erantzunak bertan bilatu behar zituzten.
Bakoitzak esan beharrekoa paper batean idatzi behar zuen. Ondoren, ordenagailu geletara joan ginen eta bertan bakoitzak bere zatia pasa egin zuen. Ordenagailuaz gain, grabadora bat erabili zuten Ander bertsolariari elkarrizketa egin ziotean. Baita, irratia ere.

Bestalde, lankidetza eta sormena landu egin zuten beraien artean dena adostu behar zutelako eta aldi berean ados egon egin beharrekoarekin. Kritikotasuna kontuan izanda, irratiaren tailerra landu ondoren, Talaian eta Cristobal Gamonen irratia lantzen denez  eta San Ignacion ez dutenez komunikabide hau  erabiltzen, bere erabilpena sustatzeko eztabaida bat egitea proposatu genuen.  Eztabaida horrekin gure helburuak honakoak ziren:

  • Komunikabideak lantzeko garrantzia jakitea
  • Beraien iritziak esatea
  • Irratiaren jarduera sustatzea
  • IKT erabilpena (irratia) beste eskoletan jakinaraztea 

Hortaz gain, Talaian egindako irratsaioa zuzenean zenez Hondarribiko komunitateari orientatuta zegoela aipatu beharra dugu. Gainera, Agenda 21 inguruan hitz egin zuten adieraziz plastikozko tapoien bilketak zer-nolako garrantzia duen.

Bestetik, kulturastekotasuna txeratzeko ikasleek ingeleseko jolas bat burutu zuten.

Aldarrikapenari dagokionez, komunikabearen garrantzia sustatu eta bultzatu nahi izan genuen. Horretarako, eztabaida erabili genuen.

Bukatzeko, generoaren bazterketarik ez zen egon denak parte hartu zutelako.

Laburbilduz, hau guztia kontuan izanda, guk ateratako ondorioak honakoak dira:

 Batetik, nahiz eta lan handia izan, baliagarria izan dela uste dugu. Izan ere, ikasleak konturatu dira IKT-ak gizartean daukaten indarra. Bestetik, gure helburu nagusietako bat zen beraien artean ondo pasatzea eta aldi berean, konturatzea komunikabide hau beraien eskoletan erabiltzeak abantaila dutela.