TAILERRA EGITEKO DEKALOGOA
Tailer hau aurrera eramaterako hainbat puntu kontuan izan behar genituen. Gure esperientziaren disenuak honako helburuak izan behar zituen:
❏ UMEA PROTAGONISTA ETA EGILE SENTITU BEHAR
❏ UMEEKIN BATERA TAILERREN GAIAK ADOSTEA
❏ UMEEK TEKNOLOGIA ERABILTZEA
❏ ESPERIENTZIA EZ LABURBILTZEA “PANTAILA-UME INTERAKZIORA”
❏ LANKIDETZA, SORMENA, KRITIKOTASUNA ETA EZ ERREPIKAKORRAK
DIREN JARDUERAK AHALBIDETZEA
❏ TEKNOLOGIAK GIZARTEAN EMATEN DIREN GERTAKISUNEKIN
DIALOGATZEKO, POSIZIONATZEKO EDO TRANSFORMATZEKO AUKERA
EMANGO DU
❏ KOMUNITATERA ORIENTATZEA
❏ KULTURARTEKOTASUNERAKO ELEMENTUAK TXERTATZEKO AUKERA
❏ ALDARRIKAPENERAKO ETA ERRESISTENTZARAKO ARIKETAK SUSTATZEA
❏ LENGOAI EDO GENEROAREN ARABERAKO BAZTERKETARIK EZ EMATEA
Hasteko, esan behar dugu hasi ziren momentutik umeak beti protagonistak izan zirela. Gainera, beraiek izan ziren irratsaioaren gaiak aukeratu zituztenak. Gaiak denon artean adostu zituzten. Normalean, gaia bakoitzeko bi edo hiru ikasle lan egiten zuten. Honako hauek izan ziren beraiek adostutako gaiak:
Ingeleseko jolasa: Bi ikasle ingelesez hitz egiten aritu ziren beraien mailakoei jolasa azaltzeko. Beraiek koloreak esaten joaten ziren eta besteak bitartean kalabaza bat margotu behar zuten. Azkenik, 4.mailako gela bakoitzeko ikasle batek irratsaio gelara joan behar zuten eta galdera bati erantzun.
- Matematikako jolasa: entzuleek orri batean labirinto bat zuten. Bertan sagu bat zegoen bere gaztaren bila zebilena. Irratia egiten ari zirenak eragiketak (8x3, 37-5, ...) esan eta besteak erantzunak bertan bilatu behar zituzten.
Bakoitzak esan beharrekoa paper batean idatzi behar zuen. Ondoren, ordenagailu geletara joan ginen eta bertan bakoitzak bere zatia pasa egin zuen. Ordenagailuaz gain, grabadora bat erabili zuten Ander bertsolariari elkarrizketa egin ziotean. Baita, irratia ere.
Bestalde, lankidetza eta sormena landu egin zuten beraien artean dena adostu behar zutelako eta aldi berean ados egon egin beharrekoarekin. Kritikotasuna kontuan izanda, irratiaren tailerra landu ondoren, Talaian eta Cristobal Gamonen irratia lantzen denez eta San Ignacion ez dutenez komunikabide hau erabiltzen, bere erabilpena sustatzeko eztabaida bat egitea proposatu genuen. Eztabaida horrekin gure helburuak honakoak ziren:
- Komunikabideak lantzeko garrantzia jakitea
- Beraien iritziak esatea
- Irratiaren jarduera sustatzea
- IKT erabilpena (irratia) beste eskoletan jakinaraztea
Hortaz gain, Talaian egindako irratsaioa zuzenean zenez Hondarribiko komunitateari orientatuta zegoela aipatu beharra dugu. Gainera, Agenda 21 inguruan hitz egin zuten adieraziz plastikozko tapoien bilketak zer-nolako garrantzia duen.
Bestetik, kulturastekotasuna txeratzeko ikasleek ingeleseko jolas bat burutu zuten.
Aldarrikapenari dagokionez, komunikabearen garrantzia sustatu eta bultzatu nahi izan genuen. Horretarako, eztabaida erabili genuen.
Bukatzeko, generoaren bazterketarik ez zen egon denak parte hartu zutelako.
Laburbilduz, hau guztia kontuan izanda, guk ateratako ondorioak honakoak dira:
Batetik, nahiz eta lan handia izan, baliagarria izan dela uste dugu. Izan ere, ikasleak konturatu dira IKT-ak gizartean daukaten indarra. Bestetik, gure helburu nagusietako bat zen beraien artean ondo pasatzea eta aldi berean, konturatzea komunikabide hau beraien eskoletan erabiltzeak abantaila dutela.